XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
KAPUA EDO AZAL-BELDARRAEgiten dituen kalteak, gero aipatuko dugun Pandemis-en antzekoak dira, eta erraza da har biak ere nahastea, antz handikoak bait dira.
Udaberrian hasten dira kimu berriak eta begiak hortzakatzen, ninfosia apirilaren azkenean edo maiatzaren hasieran edukitzen dute kalteturiko organoetan hari-sare batekin babestuta.
Tximeleta helduek kolore horiko plaka tipikoetan jartzen dituzte arrautzak.
Ekainaren azkenaldera jaiotzen diren harren belaunaldiak egiten ditu triskantzarik gogorrenak, berek zetaz eraikitako estalki baten azpian.
Kalteak hostoetan ikusten dira, deformatuta, karraskatuta edo guztiz janda geratuz eta fruituetan ere bai, azalean koskada irregularrak egiten bait dizkiete, zikatrizazioa zailduz eta ustelduraren onddoen erasoa erraztuz.
Neguko atsedenaldian, beldarrek mintz zuriska tipiko bat ehotzen dute hostoaren azpialdeko nerbio nagusiei erantsita, eta han pasatzen dute negua.
Tratamendurik garrantzizkoena udako belaunaldiari egin behar zaio, ukipenezko pestizidak erabiliz, adibidez azefato, fosalone, triklorfon, etab.